Urtero legez, bertso afarian elkartu ziren Belendizko txokoan. Zapatuan zuten hitzordua jarrita 21:00etan. Guztira, 53 bat lagun bildu ziren, eta horiek guztiek barre algara artean igaro zuten gaua. Herritarren artean izan ziren gonbidatu bi, bertsolari bi: Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabal eta Algortako Xabi Paya. Afaria “oso dibertigarria” izan zen horiei esker; “jendeak barre asko egin zuen, asko gozatu zuen”.
Zapatuko bertso afaria, Belendizen. Argazkia: Ani Mestraitua.