Ekoetxea Urdaibaiko behatokia itxita dago
Mantentze lanak egiten ari dira
Ekoetxea Urdaibaiko araduradunek jakinarazi dutenez, mantentze lanak egiten ari dira, eta urriaren 31ra arte itxita egongo da zentroko behatokia. Data, hala ere, eguraldiaren arabera aldatu daitekeela diote.
Behatokia itxita badago ere, zentroko gainontzeko erakusketa guneak zabalik daude. Era berean, Eskola Programa Didaktikoa eta asteburuko ekintzak “normaltasun osoz” beteko direla azaldu dute.
Sor daitezkeen eragozpenengatik, Ekoetxea Urdaibaiko arduradunek parkamena eskatu gura izan dute.