Kadete mailako lasterketa lehiatuko dute domekan
Busturiko Udala Saria 11:00etatik aurrera lehiatuko dute. Busturiko Altamira auzoan hasi, eta leku berean izango dute helmuga.
Txirrindulariek 53 kilometro pasatxoko ibilbidea egingo dute Gernika-Lumo eta Bermeo lotzen dituen errepidean.
Tarteko helmugako mailota lortzeko puntua Mundakan izango dute, eta mendikorako, berriz, Foruko herrigunean.
Busturia Txirrindulari Taldearen ordezkariek esan dutenez, 70-80 txirrindulari espero dituzte. Bizkaiko talde guztiak egongo dira Busturian, tartean eskualdeo txirrindulariak dauden Basati Bike taldea. Halaber, aurreko urteetan moduan, inguruko probintzietakoak ere parte hartuko dutela azaldu dute. Hain zuzen, lurralde kategoriako lasterketa honetan kadete mailako edozein taldek parte hartu dezake, eta domekan bertan jakingo dute parte hartzen duten txirrindulari kopurua.