Gabonetako etenaldiaren ostean, gaur [urtarrilak 11] zen berriro ere hastekoa 04/08 sumarioko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionaleko San Fernando de Henaresko (Madril, Espaini
a) egoitzan. Auzian, hain zuzen ere, legez kanporatutako ezker abertzaleko alderdietan aritutako 35 kide ari dira epaitzen, horien artean da Marije Fullaondo Errigoitiko bizilaguna.
Auzipetuek eurek sare sozialetan jakitera eman dutenez, gaurko auzi saioa bertan behera geratu dela iragarri dute. Ordubeteko saioaren ostean, bideo grabaketa arazo batzuk egon direla eta, bihar arte atzeratu dira saioak.