Artzain txakur txapelketa egingo dute domekan Errigoitin
Santa Kurtze eguna eguaztenean izan bazen ere, Errigoitiko Bizkaiganen domekan ospatuko dute jaia. 11:00etan izango den mezaren ostean trikitixa, txistulari eta txalaparta doinuek girotuko dute goiza. Urtero legez, ardi txakurren txapelketa ere egingo dute arratsaldean.
Musikariekin batera, Arkatiz Estiballes, Julen Ibarguengoitia ‘Julenpo’ eta Xabier Arriaga ‘Txiplas’ bertsolarien koplek alaituko dute goiza.
Arratsaldean berriz, bost artzain txakurrek txapelketa egingo dute 17:00etatik aurrera. Lehiaketaren parte hartzaileak hauek izango dira: Aitor urien, Kelpie australiar arrazako Jak txakurragaz; Azkorbe, Gorbeia arrazako Txati txakurragaz; Joxe Urien Gorbritx arrazako Xarpa txakurragaz eta Xabier Arriaga ‘Txiplas’ Border Collie arrazako Zoli txakurragaz.