Gautegiz Arteagako Montorre pala taldeko kideek
Gatikako taldearen kontra lehiatu zuten minitenis kategoriako finala Bilboko Bizkaia frontoian, zapatu goizean.
Arteagarrak eta ibarrangelutarrak osatutako bikoteak lehia estua izan zuen gatikarrekin. Lehen partidan Montorre pala taldekoak 8-3 nagusitu ziren, eta jarraian, Gatikako taldeak 8-5 irabazi zuen bigarrena. Beraz, berdinketa hausteko hirugarren partida jokatu behar izan zuten, eta 5-3 galdu zuten Gautegiz Arteagako pala taldekoek.
Era berean, gaztetxoen mailako pilota gogorreko kategoriako finalean bigarren sailkatu ziren Montorreko Janire Arrizabalaga gernikarra eta Olatz Beitia lekeitiarra. Zeanuriko taldearen kontra jokatu zuten, eta 12-4 eta 12-6 nagusitu ziren zeanuritarrak.
Frontwall modalitatea
Bestalde,
Olatz Arrizabalagak esku pilotako Espainiako Frontwall modalitateko buruz buruko txapelketa jokatu du asteburuan, Iruñean. Aipatu modalitatea frontoi txiki batean jokatzen da, pareta bakarrean.
Arrizabalagak Maider Mendizabal gipuzkoarraren kontra lehiatu zuen
finala, eta 10-9 eta 10-5 galdu zuen.