Ogoñope Surf Taldeak antolatuta, zapatuan jokatu zuten Ibarrangelun Laga Classic Surf Txapelketa.
Neskak zein mutilak igo ziren taula gainera, eta kategoria ezberdinetan parte hartu zuten. Guztira, 47 parte hartzaile egon dira aurtengo txapelketan; iaz baino surflari gutxiago hartu ditu txapelketak, iaz 66 parte hartzaile egon baitziren.
Hemen zapatuko sailkapena:
Open Neskak
1- Marilu Uribarrena
2- Elena Uribarri
3- Eunate Torres
4- Naiara Ortiz de Ginea
5- Iratxe Unzueta
Open Surf
1- Albaro Unzeta
2- Txarli Bortxers
3- Jon Lauzirika
4- Ibon Wolschrjin
5- Peio Etxebarrieta
6- Martin Moina
Surf Sub 16
1- Martin Moina
2- Gilen
3- Luka Elordi
4- Kerman Agirre
5- Oier Mendizabal
Longboard
1- Eder Korres
2- Peio Etxebarrieta
3- Gorka Korres
4- Ibon Sarriugarte
Bodyboard Open
1- Oier Laka
2- Gorka Lopez
3- Jon Lauzirika
Bigarren eskuko azokatxoa ere jarri zuten Laga hondartzan antolatzaileek. Eta, egunari amaiera borobila emateko, The Flipping Karlomagnos eta Crianza Clearwine Revival musika taldeen kontzertuekin ondo pasatzeko aukera eduki zuten.
Argazkia: Ogoñope Surf Elkartea/Iratxe Unzueta.