Mendatako Gure Esku Dagok (GED) erabakitzeko eskubidearen aldeko
galdeketa egiteko behar besteko babesa lortu du.
Arratzun, bestalde,
aurkezpen ekitaldia egingo dute
otsailaren 12an, domekan.
Domekan Mendatako ekitaldian batutako herritarrak. Argazkia: Mendatako Gure Esku Dago
Astean zehar, herrian informazioa banatu dutela azaldu dute Mendatako Gure Esku Dagoko kideek. Zapatuan, berriz, kotxe karabana egin zuten herriko baserri guztietara GEDren mezua zabaltzeko batetik; eta, bestetik, sinatzera hurbiltzeko deia egiteko. Hala, atzo, sinadura bilketa egin zuten, eta behar baino sinadura gehiago lortu zituzten,
95 sinadura, hain zuzen ere. Hala,
apirilaren 2an, herri galdeketa egingo dute Mendatan.
Era berean, herritarren artean adostutako
adierazpena irakurri zuten atzoko ekitaldian. Hurrengoa da mendatarrek adostutako adierazpena:
Gaur, 2017ko otsailaren 5ean, mendatarrok hemen bildu gara adierazteko bat egiten dogula ondorengo hiru printzipio hauekin:
1. Herri bat gara.
2. Erabakitzeko eskubidea dogu.
3. Herritarron garaia da.
Eta hauek oinarri hartuta eta alboan doguzan pertsonenganako begirunez eta era positiboan lanean diharduteko prest gaude.
Mendatarrok ere, berandu baino lehen, erabakitzeko eskubidea dogulako, mendatarron esku era badagoelako nahi dogu eta egingo dogu.
Aurkezpen ekitaldia Arratzun. Domekan aurkeztuko dute herri galdeketa, berriz, Arratzun;
13:00etan izango da, hain zuzen. Aurkezpena egin ostean, Gure Esku Dagoren
koreografiaren grabaketa eta argazki erraldoia egiteko hitzordua jarri dute.
Umeentzako ekintza ezberdinak ere egongo dira, bai eta bertaratutakoentzako
luntxa ere.
Erabakitzeko eskubidearen alde
sinatu gura dutenek, domekan bertan edukiko dute horretarako aukera,
12:00etatik 15:00etara.