Ohiturei eutsiz, beste urte batez
zuhaitzak landatu dituzte eta txitxiburduntzi eguna ospatu dute mendatarrek. Goizean goizetik famili giroa nagusitu da herrian, 35 pertsona inguru joan baitira Kalbariora zuhaitzak landatzera. Bertan, pagoak eta haritzak landatu dituzte.
Giro ederra izan da, eta horrela jarraitu du Kalbariotik jaitsi eta gerora egindako txitxiburduntzian. Eguerdian, herritar gehiago hurbildu dira Taberna Barrira, eta gazteek egindako
taloak txorizoarekin jan dituzte.
Nagusi, gazte, emakume, gizon eta seme alabak bildu dira Taberna Barri inguruan egunaz gozatzeko prest.
Zuhaitz landaketan galdutako indarrak berreskuratzeko egitasmo bikaina izan da gaurkoa Mendatan. Baita, herria girotzekoa ere.
Hemen argazki
galeria.