Asteburu honetan euskal giroa izango da nagusi Mundakako kaleetan.
Euskal Jaia ospatzera doaz, eta horretarako
hiru eguneko egitaraua prestatu dute.
Epaimahaikideak marmitakoak dastatzen, iaz
Gaur iluntzean hasi eta domekara bitartean jarduera ugari edukiko dituzte aukeran mundakarrek, horietako bat biharko marmitako txapelketa izango da. Parte hartzaileek, gutxienez, 10 lagunentzako marmitakoa egin beharko dute.
Asteburuko jaia girotzeko,
euskal jantzi tradizionalak jantzita kalera ateratzeko deia egin du Mundakako Udalak.
Asteburuko egitaraua:
Gaur.
- 20:00. Mundakako Jose Mari Egileor Txistu Taldea eta Mundakako Abesbatzaren emanaldia Portuan.
Bihar.
- 10:00etan hasita, marmitako txapelketa.
- 11:00. Txistularien kalejira.
- 13:00. Marmitako kazolen aurkezpena. Jarraian, sari banaketa.
- 18:00. Pelota partiduak frontoian.
- 19:30. Elektrotxaranga.
- 23:00-01:30. Erromeria.
- 00:00. Larrain Dantza.
Domeka.
- 10:30. Mundakako Txistularien kalejira.
- 12:45. Meza ostean eta Talatik hasita, Mundakako Abesbatza, Mundakako Egunsenti Dantza Taldea, Trikitilariak, fanfarrea eta Mundakako Txistularien kalejira.