Inpetigoari buruzko azalpenak emango dituzte bihar Mundakan
Inpetigoa zer den jakin gura duten horiek, bihar Mundakan izango dute horretarako aukera. Izan ere, horri buruzko hitzaldi informatiboa antolatu dute.
19:00etan izango da hitzaldia. Tribisarrospe Kultur Etxeko lehenengo solairuan.
Honakoak izango dira hizlariak: Jone Aretxederreta (Osakidetza Bermeo), Mara Astillero (Busturialdeko Osasun Publikoa) eta Joseba Bidaurrazaga (Bizkaiko epidemiologia unitatea).