Peridismo crítico en el contexto de Urdaibai izeneko hitzaldia bihar izango da, Mundakako Kultur Etxean, 19:00etan.
Solasaldian, Urdaibai eta batez ere Mundaka inguruko gaiei buruz hitz egingo dute, hala nola, Larrinaga Jauregiaren gaur egungo egoerari buruz ariko dira edota Mundaka Festivalak herriarentzako zer suposatzen duen jorratuko dute.
UrdaiBaietz herri plataformak eta Zain Dezagun Urdaibai elkarteak antolatu dute ekitaldia, eta Alberto Uriona kazetaria ariko da hizlari bezala. Ekitaldia gazteleraz izango da, baina ondoren emango den solasaldian, galdera eta ekarpenak euskaraz zein gazteleraz egin ahalko direla adierazi dute antolatzaileek.