Ezbeharra gaur arratsaldean [ekainak 26] gertatu da. LAB?sindikatuak jakinarazi duenez, istripua “ez da traumatikoa” izan; kamioilaria kamioia husten ari zenean hil da. Hildakoa
Zornotzako Transportes Agirre konpainiako behargina da.
LABek agertu duenez, garraiolarien lan baldintzak “gero eta okerragoak” dira. “Garraiolariek ez dute babes sozial egokirik lan-istripuen eta laneko gaixotasunen aurrean. Horrez gain, era honetako lan istripu asko ez dira estatistika ofizialetan zenbatzen”. Halaber, gaur arte, Hego Euskal Herrian aurten 31 langile inguru hil direla gogora ekarri du sindikatuak.
LAB sindikatuaren esanetan, garraiolarien
sektorea erregularizatu barik dago: “Ondorioz, garraiolarien bizia arriskuan jartzen da, eta jarduera segurtasunez eta duintasunez egitea galarazten da”.
Elkarretaratzea eguaztenean [ekainak 28]. Gehiengo sindikalak deituta (ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, HIRU), eguaztenean elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, Zornotzako Transportes Aguirre enpresaren aurrean.
Joan den martitzenean, Uraren Euskal Agentziak (URA) bultzatutako Mundakako itsasadarreko ezker ertzeko kolektorea egiteko lanetan ari zen 45 urteko
langile bat hil zen, Sukarrietan.