14 ikastarotan parte hartzeko aukera egongo da aurten Muxikan
Muxikan ere ikastaro ugari eskainiko dituzte 2017/2018 ikasturtean. Hain zuzen, 14 ikastaro izango dira aukeran, ume zein helduentzat.
Umeek pintura eta marrazketa ikastaroan, xakean, zumba txikin, bertsolaritzan, lerroko patinaketan zein ingeleseko klaseetan parte hartu ahal izango dute, eta helduek, aldiz, euskerazko klaseetan, joskintzan, esku lanetan, GAPen, yogan, zumban zein pilatesen. Gainera, gitarra klaseak ere emango dituzte nagusi zein 6 urtetik gorako umeentzat.
Udalak jakinarazi duenez, irailaren 28a arteko epea dago izena emateko Zubieta Errotan