Garriko Bertso Eskolak antolatuta, 31. Garriko Eguna ospatu zuten domekan, Ariatza auzoan.
Garriko eguneko sarituak. Argazkia: Dabit Zabala
«Aurreikuspenak gaindituz» 50 lehiakidek parte hartu zuten. A mailan, Etxahun Amutiok irabazi zuen; B mailan, Jokin Ansotegi gailendu zen; D mailan, azkenik, Ander Sarriugarte nagusitu zen. Halaber, hamar aipamen banatu zituzten.