Egunean bertan izena eman ahalko da, baina,
www.urdaibaikopa.eus webguean aurretiaz izena eman gura dutenek
gaur dute
azken eguna.
Aurrez izena ematen duten federatuek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, ostera, 12 euro. 14 urtetik beherakoek, berriz, 6 euro ordaindu behar dituzte. Domekan izena emanez gero, 14 urtetik beherakoek prezio bera izango dute, gainontzekoek, baina, 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Martxoaren 4an Ibarrurin hasi zuten Urdaibai Kopa.
Zazpi probak osatu dute aurtengo txapelketa, eta domekan argituko da zeintzuk diren 2018ko irabazleak. Gaur gaurkoz,
Unai Intxaurraga eta Leire Monasterio daude sailkapen buru.
Iaz Joanes Goitisolo eta Araitz Irazu nagusitu ziren.
Gizonezkoen behin behineko sailkapenean, 240 puntugaz dago lehen postuan Intxaurraga.
Ibon Bilbao dago bigarren, 229 puntugaz. Biek ala biek orain arteko sei probetatik bost egin dituzte. Jarraian, lau proba lehiatuta,
Mikel Monasterio dago hirugarren postuan, 198 puntugaz. Bi puntu gutxiago ditu
Josu Orbañanosek (sei probetan parte hartu du).
Emakumezkoenean, 238 puntugaz berdinduta daude Monasterio lehenengoa, eta
Itxaso Ballaz (biek bost proba egin dituzte).
Leire Sanchez dago hirugarren, 233 puntugaz (orain arteko sei probak lehiatu ditu).
Gorozikako IV. Mendi Martxa eta Lasterketa. Mendi lasterketaren eta martxa luzearen ibilbidea
20 kilometrokoa da (1.000m-ko desnibelagaz). Martxan parte hartzen dutenak 08:30ean irtengo dira, eta korrikalariak 10:30ean. Bateko zein besteko parte hartzaileentzat lau anoa postu ipiniko dituzte. Horietako bitan janariak eta edariak izango dituzte, eta beste bitan, ostera, edariak bakarrik edukiko dituzte.
Mendi martxa laburra egingo dutenek 10:00etan dute irteera-ordua. Horiek
10 kilometroko ibilaldia (500m-ko desnibelagaz) egingo dute.
Gorozikako zein inguruetako paisaia ederrez gozatzeko aukera eskaintzen dute aipatu ibilbideek. Bizkargi mendiko Santa Kurtze ermita (565m) izango da zeharkatuko duten punturik garaiena. Halaber, besteren artean, herriko harrobitik, Atxepunten haitzetatik eta Arburuko mendi gailurretik pasatuko dira.
Probaren bukaeran, Urdaibai Koparen sari banaketaz gain, zernahi jan eta edateko aukera egongo da, eta urtero moduan, parte-hartzaileei opari bana emango diete.