San Antonio Jaiak ospatuko dituzte Abiñan
Ekaina hastearekin batera herrietako jaiak ere gerturatzen doaz. Sanjoanen eta Sanpedroen aurretik, Busturialdean, Sanantonioak izango dira ospatzen lehenengotakoak. Sukarrietako Udalak egun osorako egitaraua prestatu du datorren martitzenerako, santuaren egunerako.
Mezagaz hasiko dute eguna, eta ondoren ospe handia izaten duen sardina jana egingo dute herritarrek. Horrez gain, puzgarriak eta kubatar dantza saioa ere egongo dira. Abiñaburu jatetxeak antolatuta, eguna bukatzeko, kubatar doinuak eta euskal kantak uztartzen dituen D´Capricho Kubatar bikotearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.
EGITARAUA
Ekainak 13, martitzena
-12:00. Meza
-13:00. Sardina jana
-17:00. Puzgarriak
-18:00. Meza
-19:00. Kubatar dantza saioa
-20.00. D´Capricho kubatar bikotearen kontzertua, Abiñaburu jatexean