INAUTERIAK

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2009-01-19 23:30

   Ostegunean, hilaren 15an ospatutako bileran hartu ziren erabakiak hauek izan ziren gutxi gora behera.
- Otsailaren 21ean, larunbatean, ihauteriak ere ospatzea.
- 2 karroza egitea.
- Karrozak egiteko lekua lortu bezain laster, bilera bat antolatzea lanak eta jantziak koordinatzeko.

   Bileraren ondoren gestio batzuk egin dira eta honezkero remolkeak lortu dira, esan ere pabilioi bat lortzetik oso gertu gaudela.

    Kultura sailetik diru laguntza bat jasoko dugula agindu digute. Hala ere, bileran dirua lortzeko aipatu ziren beste bide batzuk jorratzea gelditzen zaigu.

   Bileraren ondoren, asteburuan zehar, bileran egondako zenbaitzuen artean lasaiago hitzeginda, bi tematika desberdin eramateak izan ditzakeen arriskuetaz ohartu da jende asko. Horretaz gaiz, ostiraleko gazte asanbladaren bileran, LGAren ikuspegitik karrozatako baten tematika aproposena ez zela erabaki zen. Gazte Asanbladak tematika horren inguruko karroza bati babesik ezin ziola eman adostu zuen, eta hori dela eta, soilik sanferminetako tematika denen artean aurrera eramatea proposatzen da.

     Ostegun honetan, hilak 22, hau dena pixkat gehiago azalduko dugu arratsaldeko 7retan kultur etxean ospatuko den bileran, baina jendea aldez aurretik jakinaren gainean egon dadin eta bilerarako proposamenak lantzen joateko, hemen komentatzen dugu.
 
Animatu, zabaldu eta azaldu!


Utzi iruzkina: