Heroes, nire heroi berriak

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-03-14 16:54
3

Azken aldian alfertuta ibili naizela esan dit milaka aldiz The Indezents lagun minak, baina badira makina bat arrazoi horretarako. Nagusiak hala ere bi dira: Heroes eta Pragara eginiko bidaia. Txekia aldean egin eta ikusitakoa hurrengo asterako utzi nahi dut, argazki guztiak (milaka atera ditu nire lagun Luisek) ikusi eta ondoren batzuk zuei eskaintzeko. Halere, aurrerapen modura, Pragataz maitemindu naizela uste dut, agian beste karrera bat ikasten hasiko nahiz Erasmusarekin bertara joateko.

Bigarren arrazoia esan dizuet zein den: Heroes, Lost (Perdidos) telesailaren egileek egin duten telesail berria. Nahiz eta Indezentsek makina bat aldiz esan didan Lost ikusi beharra dudala, ez dut sekula egin, baina orain badakit zergatik esaten zidan.

Heroes sekulako telesail originala da, freskoa, dinamikoa eta bigarren kapitulutik heroinak bezain azkar engantxatzen zaituena. Agian baduzue beraren berri Euskal Herrian, baina oraindik ikusi ez baduzue, ez gehiago itxaron, eman kaña emuleari.

Telesaileko protagonistak pertsona berezi batzuk dira, arrazoi jakinik gabe indar misteriotsuak dituzten pertsonaiak (super heroiak). Batzuek ez dute ulertzen duten boterea, beste batzuk ez dakite kontrolatzen, batzuek ezkutuan mantendu nahi dute eta beste batzuek berriz ezin dute gehiago ezkutuan mantendu. Nahi ala ez, apurka-apurka, horren urrun bizi diren pertsonai hauen bizitzak uztartzen doaz eta euren botereak beharko dituzte mundua salbatzeko alde batetik, eta botereak gaizki erabiltzen ari den jendea gelditzeko (bestelakoa dirudien arren, X-men-ekin ez du zerikusik).

Halere, pertsonai graziosoena Hiro Nakamura japoniarra da, berak ez daki ingelesez eta AEB-etara joaten da patuak eramanda, mundua salbatu nahi du. Denbora gelditzeko ahalmena du eta denboran aurrera eta atzera egiteko ahalmena, baina oraindik ez ditu ondo kontrolatzen bete botereak. Ando lagunarekin egin du AEB-etara bidaia eta bere abenturak ikaragarriak dira. Berak mundua salbatu nahi du, baina oraindik ez daki nola eta hori da jakin behar duena.

Bueno, nik 16. kapitulua ikusi nuen atzo eta orain 17.a ikusi behar dut, ezin baitut gehiago itxaron. Gainera, bidebatez nire ingelesari bultzadatxo bat emateko balioko dit, telesaila ingelesez ikusteak abantaila hori baitu.

Badakizue, bewater oraindik ez da desagertu, alfertuta dabil, baina ez zaio Kapitan Amerikari bezala gertatu, Bushek ezin du ezer egin nire aurka. Agur terdi guztioi eta badakizue, hurrengo atalean Praga ikusgai...take care my friends

i eme

i eme 2007-03-14 17:50 #1

telesail horri buruz zeozer irakurri nian eta orain hik piztu diak kuriositate puntua... ikusi egin beharko diat kapituloren bat ea engantxatzen neoken House telesailari bezela.
Hire Pragako argazkien zai neok ;)

borthuzai

borthuzai 2007-03-14 20:18 #2

BIZI AL HAIZ TXO!
haber, haber, haber, baño ez al eon ba england-en?
mekaguendio! hi bizi haiz hi! inglaterran inglesa ikasteko telesail bati engantxatu behar! :-)

indezent

indezent 2007-03-15 09:18 #3

A buenas horas managas verdes, oaindik Lost ikusten hasteko ez dek berandu. Ikusiko diat Heroes hau, apuntatuta

Utzi iruzkina: