Euskadi: LAA-ek diseinaturiko herria

1997an Eusko Legebiltzarrak Lurralde Antolamendurako Artezpideak (LAADOT erderaz) onartu zituenetik,  Euskadirako bertan definitzen zen eredua joan da gauzatzen.

Eredu horren arabera, Euskadi beste errotula edo nodo bat bihurtzen da Europa mailan sortzen ari den zenbait nodok antolaturiko sare barruan.

Horra heltzeko, LAA-ek ekimen batzuk  proposatzen ditu, gutxienez, ondoko arlo hauetan.

  1. Garraioak. Hor, Diputazioek dituzten Errepide Planak (1), (2), (3) eta bereziki, Abiadura Handiko Trena (“Y” delakoa) sartzen dira  (4), (5), (6), (7), (8).
  2. Energia (7), (8), (9), (10).
  3. Ura (7), (8).
  4. Zarama (7), (8).
  5. Lurralde antolamendua. Arlo honetako helburua? EuskalHerriko hiruburuen arteko eremuak guztiz urbanizatzea. Hau da, hutsik dauden guneak, urbanizazio, industrialde, trenbide eta errepidez betetzea. Baina hutsik dauden gune horiek balio ekologikorik handiena dutenak dira. Horren trukez, Europan kokatuko gaituen gure errotula honek funtzionatu ahal izango du.

nodo

Beraz, LAA-etan agertzen den helburu nagusia Euskal Herritik Euskal Hirira pasatzea da. Honela, Europan dauden beste hiri-inguru batzuekin sare bat osatuko genuke, sare horretako beste errotula edo nodo bat bihurtuz.

Horra heltzeko, egun EuskalHerriak duen ingurumen ondasuna neurri haundi baten suntsitu beharko da. Prozesu hau abian dago jadanik eta bere eragina ikusten hasiak gara. Garapen eredu hau, ordea, ezin daiteke esan jasangarria denik.

Zoritxarrez, garapen eredu hau beste toki askotan ere jarraitzen ari da (11).

Harrigarria bada ere, eredu horretara heltzeko beharrezkoak diren ekimen eta bereziki, azpigiturek, izugarrizko adostasun politikoa jasotzen dute eta gaur egun esan daiteke, gure herriko politikarien artean hauxe dugula adostasun politiko esparrurik zabalena (5), (7), (8), (12).

Gure herria Euskal Hiria bihurtzen bada hurrengo urteetan, horrek gure etorkizuneko nortasun, ingurumen eta ekonomian eragin haundiagoa izango du edozein prozesu politikok baino (5), (7), (8), (12).

Erabakitzeko eskubideari buruz horrenbeste hitz egiten den une honetan, Euskal Hirira garamatzaten azpiegiturei buruz erabakitzeko eskubidea emango al zaigu herritarroi? Kontutan izanda LAA-ek ezartzen duten eredu honek betirako itxuraldatuko duela Euskal Herria, Euskal Hiria eredu honen gainean hitza ahal izango dugu hartu?.

 

    Iruzkinak (4)

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude