Euskal Herrian klima aldaketa ote?Mario Molina Nobel saridunarekin hizketan

Pasa den Apirilak 22an Mario Molina Nobel saridun mexikarra Bilbora etorri zen. Ingurumen Sailak antolaturiko kongreso baten barruan, Eusko Jaurlaritzak gonbitea luzatu zion klima aldaketari buruz hitzaldi majistrala emateko.


EHUn zenbait irakasle bagabiltza klima aldaketari buruzko ikerketak egiten eta bere hitzaldia bota eta gero, Ingurumen sailak Sheraton Hoteleko areto baten mahai inguru bat antolatu zuen. Hamabi irakasle inguru geunden eta egia esanda, aukera paregabea izan genuen Mario Molinarekin hitz egiteko.


Hasieran, Nobel saridunak sarrera txiki bat egin zuen eta ondoren galderak egiteko aukera izan genuen. Oso elkarrizketa interesgarria eta aberasgarria piztu zen. Ikerlarietatik aparte, EHUko zenbait katedradunei luzatu zitzaien gonbitea, nahiz eta  klima aldaketan bereziki adituak ez izan.


Ondo zihoan elkarrizketa, eztabaida zientifiko eta aberasgarri bati dagokion bezala. Ikutu ziren gaiak izan ziren biokonbustibleak, garraiobideak eta abar.


NBEk dauka ikerlari talde bat klima aldaketa aztertzeko. Talde hau IPCC deitzen da eta mundu mailako ikerlari ospetsuenek osatuta dago. Orain arte, IPCC-ek lau txosten atera ditu guztira, eta laugarrena atera arte, bertan emandako datuekin , bazeuden arrazoi batzuk pentsatzeko klima aldaketa beharbada ez zela gertatzen ari. Horri heldu diote petrolerek ordaindutako zientzilariek eta Bushen aholkulariek Kyotoko protokoloa ez sinatzeko.


IPCC-ek bere laugarren txostena atera berri du pasa den Otsailean. Txosten berri hau argitaratu ondoren, jadanik ez dago argudio zientifikorik  gure planeta berotzen ari denik ukatzeko. Laugarren txosten  honetan zenbait eskenatoki planteatzen dira etorkizunerako, baina guztietan lurraren tenperatura gora doa.


Hemen Euskalherrian, badauzkagu klima aldaketarik ez dagoela dioten batzuk eta ez da txiripaz. Horren atzean interes konkreto batzuk daude, zeren eta klima aldaketa baldin badago eta gure emisioak gutxitu behar baditugu, ezingo genuke AHTrik egin edo Boroako zentrala eraiki, besteak beste.


Ba horietako bat, han zegoen Sheraton hotelean. Bera ez da izatez gai honetan ikerlari bat, baina EHUko katedraduna denez, gonbitea luzatu zioten eta bertaratu zen.  


Bera ez zen ohartu beste guztiok Mario Molinarekin generaman solasaldia, elkarrizketa zientifiko bat zela eta hitza eskatu ondoren, bat ere lotsa gabe bota zuen “berak ez zuela sinesten klima aldaketei buruzko eskenatokietan”. Hau da, esaldi horren bidez, eta bat-batean, bere burua nahi izan zuen ipini gu guztion gainetik, IPCC-en gainetik, eta -noski- Mario Molinaren gainetik. Dena gezurra balitz bezala eta egia dakien bakarra bera balitz moduan. Baina ez zen ohartu ez zela bilera politiko bat, baizik eta zientifikoa eta goi mailakoa. Orduan Mario Molinak, datu zientifikoak eta zenbait ikerlariek argitaratutako lanak aipatuz, argi utzi zion beste guztiontzako bilerara joan baino lehen argi genuekan gauza bat: klima aldaketa badagoela.


Hau da, gaur egun badagoela nahikoa datu zientifiko hori esateko eta uste dut tipoa nahikoa konbentzituta irten zela bileratik. Espero dezagun zientziak bere bidea egin dezala bilera hartan ez zeuden EuskalHerriko zenbait agintarien artean……. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude