Elkarrizketa Uxoa Iñurrieta-rekin unibertsitatea.net-en

Uxoa Iñurrieta gure ixakidearekin elkarrizketa bat argitaratu dute Unibertsitatea.net webguneko Ziztu-bizian albistegian. Izenburuaren arabera Uxoak hau aurrikusten du: “Oso zaila izango da esaldi konplexuenak ere zuzen-zuzen itzuliko dituen tresnarik lortzea”

Uxoa tesia egiten ari da HAP-LAP programaren barruan. Hona hemen elkarrizketako galdera eta erantzun pare bat:

Konbitzul datu-basea daukazu esku artean; zer da?
Konbitzul datu-baseak izen+aditz motako konbinazioei eta haien itzulpenari buruzko informazioa jasotzen du. Hizkuntzaren prozesamenduari begira sortua da, eta baliagarria da hainbat aplikazio informatikotarako, itzultzaile automatikoetarako, kasu. Edo hala espero dugu, behintzat!

Zein da bere aplikazio praktikoa? Zertarako balia daiteke datu-base hau?
Demagun, adibidez, itzultzaile automatiko batek “adarra jo” esapidea gaztelaniara itzultzea nahi dugula. Ordenagailuak, guk informaziorik eman ezean, bi hitz horiek irakurri eta “tocar/pegar el cuerno” bezalako zerbait sortuko luke, ez bailuke jakingo benetako esanahia zein den. Bada, Konbitzulen sartzen ari garen datuek horrelakoak hobeto itzultzeko balioko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude