CODEFEST, antolatu dugu baliabide urriko hizkuntzetarako teknologia-eskola (udan, 2016-07-04)

Codefest

Codefest uda-eskolak baliabide urriko hizkuntzak biziberritzeko helburu argia dauka. Komunikazio elektronikorako tresna eraginkorrak eskaini eta hauek nola erabili erakutsiz. Astebeteko ikastaro praktikoan, egungo hizkuntza-teknologiak aztertu eta aplikazioak garatzeko aukera izango da; lan-taldeak eratuko dira, hizkuntzalari, software ingeniari eta ikasleak integratuz proiektuak auzolanean garatzeko.

Eskola irekia da, ez da aurre ezagutzarik eskatzen, hizkuntzarekiko pasioa eta haren alde zerbait egiteko gogoa dira ezinbesteko bakarrak.

Codefest uztailaren 4tik 8ra izango da, eta asteburuan Wikipedia editathon batekin borobilduko dugu ekitaldia. Hizkuntza txikietan fokua jarriz, hiriari buruzko artikuluak idatzi eta itzuliko ditugu ahalik eta hizkuntza gehienetara.

Helburuak

  • Baliabide urriko hizkuntzei eguneroko komunikazio elektronikorako tresna
  • eraginkorrak eskaintzea.
  • Europa hizkuntza hauen eremu gisa bistaratzea.
  • Auzolana sustatzea.
  • Herrialde ezberdinetako eragileak harremanetan jartzea.
  • Kode librean oinarritutako hizkuntza ­teknologiak eta baliabideak sustatzea.

IXA taldekoak bertan arituko gara, noski 😉

Informazio gehiago (ingelesez): http://dss2016.eu/images/Codefest.pdf