5 + 1 Bitxikeriak

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-02-20 15:22
2

Gaurkoaren haria gure garagardozale ohikoenak luzatu digu, eta eskaintzak onartuak izateko esperantzaz egiten direnez, hona erantzuna. Bost dira norberaren bizitzari buruz argitaratu behar omen diren sekretuak, orotarikoak, neuk 5 + 1 idatziko ditut, "be different".

Nondik hasi enekiela, Borborka blog-etik hartu dut eskemaren ideia nahikoa izango delakoan. Kritikak onartzen dira:

Adikzioa: Oroimenetik at dago nere adikzio den honen lehen eztenkada jaso nuenetik. Gehienentzat friki kontua da, besteentzat...ere. Berdin zait, eztut nere burua informatika kontuetan ez den beste ezertan ikusten. Suposatzen dut honen erruaren zati handi bat nere aitak daukala, 9 urteko ume bati martzianoak hiltzeko jokuak ipintzeak hau bezelako ondorioak dakartza...

Kirola: Txapelik ez baina aipamena merezi dute mintxetako futbol zelaian botatako urteek, badira urteak baina oraindik eztut lortu merezi izanaren pixuzko arrazoirik, bestalde ilusio gabe deus da gizasemea eta...Halere beti gustatu izan zait kirolak probatzea, kirolen polita, menderatzen ez dituzunean dago, behin defendatzen hasi ezkero xarma guztia galtzen dute.

Ametsa: Ametsa bete litekeen ezer balitz, ez litzateke ametsa izango. Horregatik nere buruak batzutan lelengoa naizenaren amets goxoak oparitzen dizkit, beste batzuetan, gelako artzak jasaten ditu zaplasteko eta muturreko beroenak erdi-sonanbulo nagoenean, XoKek eta N@$$3Rek ondo dakiten moduan...

Lotsa: Lagunartea ez den oro, urteak aurrera joan hala, nere lotsak okerrera egin du, garai batean errez askoa zitzaidan edozein tokitara joan eta edonorekin bi hitz gurutatzea. Sentitzen dut orain berdina ezin esatea, txotxolokeria bat da, baina, bada zerbait.

Pekatua: Aukera izan eta aprobetxatu ez dudan bakoitza, anetik hasi eta etorriko direnak arte...Honek lotsaren kontuarekin lotura handia daukala uste dut. Baina zer egingo diogu ba, ni enaiz Amets Arzallusen "lorito zahar psikoanalista"...

Muturrekoa: Karakate magala aipatze hutsak ezagunen artean sortzen duen algara aresti nahikoa da azken urteetako muturrekorik absurdoena aurkezteko. 2005eko Abenduaren 28a, inuxente eguna, eta 4 mosketeroak karakate magalean gora plastiko, kamara ta ohola hartuta. Makuluari so pasa nituen hurrengo 2 hilabete t'erdiak nahiko arrazoi izan dira aurtengoz behintzat ohola pikutara bidaltzeko.

Onarte nere aldetik bitxikerien bildumatxo hau. "txiskola-pasa-pasa!" orain anttoniorentzat, agendan geratzen zaidan blogari bakarra delako, inoiz bere bloga berriz martxan jartzen badu...Halere nahi duenak jaso dezala sokaren muturra eta ekin diezaiola jardunari ;)

Itziar

Itziar 2007-02-20 16:19 #1

oh!
poztu nau zure 5+1 bitxikerien berri jakiteak...

mmm... mendira joan behar dudanean.. ez dakit ba zuri deituko dizudan edo ez.. jajaja

jon

jon 2007-02-20 19:59 #2

Nahi dezutenian zu ta eƱaut ongietorrixak zerate hemen Karakatetik bueltatxo bat emateko, beti ere plastiko, kamara eta ohol barik bada :)

Utzi iruzkina: