Hamasei eta lau eztira hemezortzi

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-02-02 09:20
2

"Jazotakoak eta jazo ustekoak" diote orri hau definitzen duten lau hitzek, eta jazo usteko bat kontatzen dute duela hilabete batzuk nere buruari otu zitzaizkion hamasei errimek. Garai zailetako hamasei arazoak konpontzen dituzte lau lagunen altzoak, eta hau irakurtzen pasako dituzun lau minutuen sona izango da hurrengo hamaseietan izango duten esker ona.

Eztira garai onenak
jendartean ahopeka
minbizi sendaezin hau
gaitz jasanezin tarteka
falta zaigu egotea
ta falta da berriketa
atera kontuak beraz
egin zazu batuketa
baina beti ezta gaua
egunsentia hauxe da
nahiz hutsala dirudien
nahiz ta ilundu kopeta
nahiz ta zaila iruditu
ezazu galdu oreka
geratzen garen lau katu
luzerako gaude eta.

Agian nere gauza da
agian amets hutsa da
nahiko nuke ez sinistu
baina hain da erreala
Batenbatek moztu balit
egan naraman hegala
ez nukeen pentsatuko
ez nuke kontako hala
kontaz orduak botako
nituzke nik beharbada
fantasia tentel honi
bukaera emateko jada
lagunartean gaudenez
sekretu txiki bat hara
sentipen bat ezta hiltzen
bihotz bat bizirik bada.
Doinua: Habanera

Lagun bat alboan, anai bat altzoan...

anttonio

anttonio 2007-02-02 20:17 #1

Azkenian animatu haiz!

Blog gorri harekin hasi ta hori-gorri honekin bukatu (edo segi). Udazken itxura jaukak motel! Ta udaberrixa gainian jaukau, animo garate! Earki gelditxu zaik, zorionak.

Agur bero bat unibertsoaren epizentrotik (Bilbado handia)

jon

jon 2007-02-02 20:56 #2

Estimatze jok, denporaik ez bestia lantzeko ta honekin konformau biar, edukixa txukuna dokan artian, balekua dalakuan..

Agur bero bat unibertsoak izena galtzen duen tokitxik (Elgoibar handia).

Utzi iruzkina: