2014/08/24 10:38:13.621 GMT+1

Santiyo bidearen 2. zatia bizikletaz

Lau egunetan 100 kilometro egin ditut bizikletan, Iruñean hasi (han utzi genuen 2009an, Marijuli, Jaione eta hirurok) eta Logroñoraino iritsi nintzen. Slow cycling egin dut, lasai ibili, bizikleta eskutan igo ditut aldapa asko, masustak jan ditut bidean, marraztera gelditu naiz, erakusketa eta elizetan gelditu naiz...

Erronka haundia, bakarrik joan naizelako, eta emaitza oso baikorra izan du abentura txiki bezain sakon honek.

Hiru argazki bakarrik gorde ahal izan ditut.


El Perdon igo ondoren, tontorrean.
Iruñatik ikusten den El Perdon mendi tontorrean. Igoera oso gogorra izan zen, harritxintxurrez betea zegoen azken malda. Plazer handia izan zen gora iristea.

Iratxe monastegian, ardoarekin topa egiten Joxerekin.

Iratxen ardoa edan daiteke iturritik eta webcam bidez Joxek ikusi ninduen zuzenen, telefonoz hitz egiten genuen bitartean. Bitxia oso.


Maria la de los higosen alaba Maria, Logroñora iritsi aurretik.
Azken egunean, Logroñora iristeko 3 kilometro bakarrik falta zirenean, Maria la de los Higos-en alaba ezagutu nuen.

2009ko argazkiak.


OrreagaBideaSeinale bat daEuria

Nork: marije.2014/08/24 10:38:13.621 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)