Astelehenean Pazko Bigarreneko Jaia ospatu zuten Antion. Urteroko moduan, haurrentzako jolasak, txokolatada, herri kirolak eta erromeria egon ziren. Protagonista nagusia Arkaitz Jauregi aizkolaria izan zen: Jabier Aranberri Elorriagak 1995ean egindako lana egin zuen. Herri kirol elkartekoek Elorriagaren marka haustea proposatu zioten, baina ez zuen gustuko egurrik aurkitu eta azkenean erakustaldia egin zuen. Gustuko egurra aurkitzen duenean, errekorra hausten saiatuko dela esan du.
1995eko apirilaren 17an Aranberrik kanako egurra ebaki zuen eta ondoren Izazpira joan-etorria egin zuen. Enborra mozteko 16 minutu eta zazpi segundo behar izan zuen, Izazpira igotzeko 26 minutu eta 32 segundo eta Izazpitik jaisteko 13 minutu eta 59 segundo. Guztira, 56 minutu eta 38 segundo behar izan zuen.
Jauregik bere burua errekorra hausteko gai ikusten zuen, baina ez zuen gustuko enborrik aurkitu. Izan ere, negua gogorra izan da eta basagizonek apenas eduki dute lan egiteko aukerarik.
Hala, erakustaldia egitea erabaki zuen. Elorriagak duela 23 urte baino denbora gehiago behar izan zuen, baina korrikan Zumarragako aizkolariak baino denbora gutxiago eman zuen.
Hala, gustuko enbor bat aurkitu bezain laister, errekorra hausten saiatuko dela aurreratu du. Izan ere, proba prestatzeko egindako lana aprobetxatu nahi du: azken asteetan sarritan etorri da Zumarragara eta Izazpiko igoera primeran ezagutzen du dagoeneko. «Egurrarekin ez dut batere zorterik eduki. Zumarragara eraman nuena ere espero baino okerragoa zen. Barrutik oso zikina zen. Aizkorarekin lan ona egin nuen, baina denbora asko behar izan nuen egurra txarra zelako. Lan luzea egin behar izan nuen arren, korrikan berak baino denbora hobea egin nuen».
Hori dela eta, errekorra hausteko gai dela uste du. «Egurra bilatzen jarraituko dut, marka hausteko. Aizkolari batzuk egur ona aurkitzen badute, abisatuko didatela esan didate. Dena kontra edukita lan ona egin nuenez, egur onarekin marka hausteko gai izango naizela uste dut. Lehenbailehen saiatuko naiz».
Jauregi Arabako Ilarduia herrian bizi da, baina Beasainen jaio zen. 33 urte ditu eta artzaina da. Mutikotan pilotan jokatzen zuen, baina 21-22 urterekin aizkora hartzea erabaki zuen: Etxarri Aranatzeko aizkolari eskolan izena eman zuen.
Txapelketetan ez duela oraindik bere maila eman dio. Hala ere, Arabako txapelketa hiru aldiz irabazi du eta Zilarrezko Aizkora binakako txapelketa bi aldiz. Urrezko Aizkora txapelketan lau aldiz parte hartu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.