Carlos Mediavillak Mugertza kroseko argazki lehiaketa irabazi du
Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak Elgoibarko Mugertza kroseko argazki lehiaketa irabazi du, Onena argazkiarekin. Bertan, Rhonex Kipruto irabazlea helmugan sartzen ikusten da. Mediavilla Goierriko Hitzako kolaboratzailea da eta astelehenean Zumarragan hasiko den Euskal Herriko Itzulian Otamotz eta Goierriko Hitzarentzat argazkiak aterako ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide