Irrintzi taldearen 50. urteurreneko bazkaria
Azaroaren 18an Irrintzi dantza taldearen 50. urteurreneko bazkaria egingo dute Etxeberri jatetxean. 50 urte hauetan Irrintzik herriarekin eta herriarentzat dantza egin duenez, nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Txartelak Lanbroa belar-dendan eta Aitxu paper-dendan egongo dira salgai, 50 eurotan, hilaren 22a arte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide