Santa Barbara aterpetxeko lan taldeak hartu du Etxaburu jatetxea
Santa Barbara aterpetxeko lan taldeak Etxaburu jatetxea hartu du. Itziar Errastik erretiroa hartu zuen ostiralean eta Santa Barbarakoek datorren astelehenean irekiko dituzte berriro Etxaburuko ateak. Errastik eta bere lan taldeak orain artean eskaintzen zuten berbera eskaintzeko asmoa dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide