Urretxuko Udalak Iparragirre kalea txukuntzen ari da
Aurten Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena da. Udalak ospakizun ekitaldi gehienak 2021era atzeratu behar izan ditu koronabirusa dela eta. Ospakizun jendetsurik ez da egongo, baina Iparragirre jaio zen kalea inoiz baino ederrago egongo da. Udala espaloia eta arkupeko sabaia berritzen ari da eta kalearen beste aldean Iparragirreren irudia eta Gernikako Arbolaren partitura margotu dituzte.