Telleria enpresak pabiloi berria eraikiko du orube horretan
Irimo enpresa zenaren eraikinak botatzen hasi dira. Ondoren, Telleria enpresa Zumarragako Argixao industrialdetik bertara joango da. Irimo erreminta enpresa ospetsua 2001ean itxi zen eta ordutik inguru hura degradatu egin da. Bertan hipermerkatu bat ireki behar zela aipatu zen, baina merkatariak aurka azaldu ziren eta egitasmoa ez zen aurrera atera. Orain, Telleriak lursaila erosi du, eraikinak bota behar ditu eta pabiloi berriak eraikiko ditu. Enpresa honek piezak mekanizatzen ditu eta hidroelektriko eta aeronautika alorretarako piezak egiten ditu. 40 langile inguru ditu. Enpresa pabiloi ezberdinetan sakabanatua dago eta bere instalazioak bateratu nahi ditu. Irimoren lursaila egokia iruditu zaio.