Ehundaka talo, baserritarrez jantzitakoendako

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-11-02 15:18

San Andres egunean baserritarrez jantziko gara GASTE Elkarteko kideak.
Aurten ostirala izango da San Andres eguna, eta arratsaldeko programan
lanean dihardugu. Baserritar jantzita doazen guztientzako taloa eta
txorizoa egin nahi dugu (baserritarrez jantzita doazenentzat baino
ez). Guztira ehundaka talo banatzea espero dugu, horretarako Eibarko
Udalaren laguntza baldin badugu. Bileretan parte hartu dugu eta bai
infraestruktura aldetik, bai alde ekonomikotik, laguntza izango dugula
uste dugu.

Eibartar asko baserritarrez janzten dira Donostiako Santo Tomas edo
Zarauzko Euskal Jaian, adibidez, beraz, uste dugu Eibarren ere jendea
jantzi beharko dela. Baserritarrez jantzirik joatea ezinbestekoa
izango da GASTE Elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartu ahal
izateko. Egitarau partehartzailea diseinatu dugu baserritarrez
jantzirik doan jendearentzat. Gainera, sari politak lortzeko aukerak
izango dira. Arratsalderako prestatutako ekintzen ostean, Untzagan
Udalak kontzertu bat jartzea ere espero dugu eta horretarako
talde-zerrenda bat pasa genion Udaleko kultura sailari.


Utzi iruzkina: