60 ume inguru batu dira Gorbeialdeko pilotarien topaketan

Eneko Azurmendi 2017ko eka. 5a, 12:01
Herriko hainbat pilotari gaztetxo, atzoko topaketan.

Pilotarekin lotutako hainbat ekintza izan dira Aramaion asteburuan. Alde batetik, zapatuan, Herriarteko Txapelketan Aramaiok galdu egin zuen Zigoitian kontra. Bestetik, atzo –domeka– Gorbeialdeko Kuadrilaren pilota topaketa egin zen, 60 bat ume batu zituena.

Arabako Herriarteko Pilota Txapelketan kanporatuta gelditu da Aramaio. Izan ere, herriko kadeteek erraz irabazi zuten, baina gazte mailakoek eta seniorrek, partidu gogorren ostean, galdu egin zuten.

Gorbeialdeko Kuadrilaren pilota topaketari dagokionez, 60 bat ume elkartu ziren frontoian, jai-giro politean. Lagunarteko partidak jokatu ziren eta azkenean herriko gurasoek gertatutako lunch batekin bukatu zuten eguna.
 

Jon Herrartek, finala asteburuan

Azkenik, datorren asteburuan Jon Herrartek Euskadiko Binakako Trinkete Txapelketako finala jokatuko du, Martinez de Murgia bikote gasteiztarrarekin, Hernaniko bikotearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak