Ilbetearekin agian?

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-10-24 14:10
2

Hementxe gaude oraindik, ez duzu atera nahi, antza! Kalera atera eta jende guztia galdezka hasten zait, galdezka eta gehiago, sabela altuegi dudala oraindik, aurpegia ez zaidala aldatu...

Kontua da nire barnean mugimendua hasia dela, kontrakzioak sentitu ditut azken egunetan, solteak, ez oso fuerteak, batzuetan unea iritsia zela pentsarazten zidatenak. Ginekologoak baieztatu egin dit gaur: 2 zm dilatatuak ditut dagoeneko horien ondorioz. Hurrengo astelehenerako hitzordua eman dit, badaezpada, baina ikusitakoarekin itzuliko ez naizela uste duela ere esan du.

Ilbetea da ostiralean, horrek eragina izaten omen du. Ilbeteak ekarriko al zaitu gurekin, sorgintxo?

kuki

kuki 2007-10-30 15:31 #1

Irrikaz gaude, zer berri???<br />

KP

KP 2007-10-31 07:41 #2

Egia da egunero pare bat aldiz edo begiratzen dut bloga berririk baden jakiteko!


Utzi iruzkina: