1, 7, 5, 43... Zer axola dio, gaua maltzurra da

kelernation 1456150382700 Keler Nation | 2007-09-20 19:43

Beti pentsatu izan dut parrandak bizi propioa duela edo hori esaten nion nire amari behintzat; “Liatu in naiz ama, gaua gaiztoa da”. Askotan etxera goiz itzuliko zarenaren ideiarekin irteten zara; kafe bat hartzera, trago pare bat botatzera edo basura jeistera eta bapatean, San Gregorioko festetan aurkitzen duzu zure burua eguerdiko ordubata terdietan amona batekin pasodoble bat dantzatzen. Gaua horrelakoa da, gaiztoa, eta ez du nahi zu etxera joaterik.

“Honek du aurpegia honek!” pentsatuko duzue agian baina jarraian frogatuko dizuet ez naizela gezurretan ari, gauak bizi eta ideia propoioak dituela alegia eta bere helburu maltzurretarako faktore ezberdinez baliatzen dela.

Gau hura Martxoko gau lasai horietako bat zen, zerua ilun zegoen, behelainoa kalean, farolak piztuta eta gainontzeko parafernalia guztia. Arratsaldean trago pare bat hartzera irten ginen (“pare bat” hitzegiteko modu bat da) eta ondoren, pintxo afari orgasmiko horietako bati ekin genion.

Afaldu ostean, eta noski, ohizko ebaki hizotzduna eta belar orujo kopa liturgikoa irentsi ostean, kalera irten ginen. Bata edo bestea zela, ez naiz oroitzen (ez naizelako orioitzen, ez gaizki pentsatu) hurrengo egunean egiteko gauzak genituen eta denok etxera goiz joateko erabakia hartua genuen (gutxitan gertatzen dira horrelakoak). Horrela, ohera joan aurretik azken kubata edatea otu zitzaigun (originalak gu) eta taberna zulo batean murgildu ginen.

Bost lagun ginen eta gau hartan oso txintxo baginen ere, gauak guretzat beste plan batzuk zituen. Barrara gerturatu eta tabernakoari gure ronda eskatu nion:

-         Un kuba Habana 7 kola y un ginkas (bostentzako bi kubata, ez esan txintxo ez geundenik)

-         Habana ke? (pofesionala bai jauna!)

-         Habana SIETE!

-         Ok

Tragoak eskatuta gurera itzuli ginen eta mundua konpontzen jarraitu genuen (elkarrizketa horiekin bakarrik hogeibat blog elikatu ahalko lirateke). Halako batean denbora asko pasa zela eta gure kubatak behar zuten lekuan ez zeudela konturatu ginen. Bapatean,  zerbitzari ile horia gure ondora gerturatzen ikusi genuen baina… Zer zuen hark esku artean! Kubata ilun mordoxka batekin zetorren!

-         Pero ke traes?

-         Tu me has pedido

-         Pero kuantos…?

-         Siete

-         Siete no…! Habana siete!

Guk etxera joan nahi genuen! Bost pertsonentzat bi kubata eskatu genituen! Normala den moduan ez zituen eskatu ez genituenak konketara bota eta azkenean zortzi kubatarekin geratu ginen bost lagunentzat. Gauak guretzat plan bereziak zituen eta astro konjuntzio bat bailitzan gure bidea markatu zuen.

Esan beharrik ez dago nola irten ginen atberna hartatik eta etxera goiz iritsi nintzela; goiz, goizean goiz, periodiko, ogi eta guzti. Lasaitasun bat besterik ez nuen buruan etxera iritsi nintzenean: Eskerrak ez genuen Licor 43 kubatarik eskatu…


Utzi iruzkina: