Jo - de - mos !!! (La Furiaren gezurra)

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2008-06-27 07:52

Urte latza hau, Realaren aldeko eta Espainiako selekzioaren aurkako futbolzale batentzat. Hau burukomina, hau nazka, hau betekada gorria!! La Roja! La Furia Roja!!

 

 

Belauste jokalaria eta Anbereseko joko olinpikoetan esan omen zuen “a mí el pelotón, Sabino, que los arrollo” carpetovetonico eta famatua izan ziren La Furia Roja topikazo okaztagarri horren abiapuntua.

 

Kuriosoa da, Belausteren ibilbide politikoa ikusirik, bera izatea furia españolazoaren ikur nagusia. Are gehiago, anekdota hori kazetari batek asmatutako gezur hutsa denean. Sabino Bilbao berak esana da (halaxe ikusi eta entzun nion erreportaje batean) Belaustek ez zuela esaldi hori esan, baizik eta: “Aurrera, Sabino, aurrera !!!”.

Baina, jakina, euskarazko esaldi hori ez zen oso “salgarria” Furia Gorriaren ikurtzat. Badakizue, horrela idazten da historia.

 

 


Utzi iruzkina: