Lasterbidean parte hartzeko deia egin dute

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 7a, 11:09
Arrasaten egin duten aurkezpena

Euskal errepresaliatuen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko nazio elkartasun lasterketa ekainaren 5ean izango da, Araian (Araba). 1.500 lagunek korrika egitea lortu gura dute. Izen-ematea zabalik dago.

Ekainaren 5an egingo dute laugarren Lasterbidean kirol ekintza (aurrekoak Oiartzunen, Larrabetzun eta Berriozarren egin dira). Etxetik ehunka kilometrotara dauden euskal herritarrak Euskal Herrira ekartzeko eskatzeko ekimena izango da, kirolean oinarrituta, eta presoen eta etxekoen artean dagoen distantzia irudikatuko dute.

Bi lasterketa mota egongo dira: bata luzea (8,5 km.) eta bestea laburra (2,9 km.). Parte-hartzaileen artean presoek egindako eskulanak zozkatuko dira. Herri bazkaria eta kale animazioa ere egongo dira, besteak beste.

1.500

Aurtengo Lasterbidean lasterketa 1.500 lagunek egitea lortu gura dute eta lortuko dutelakoan daude presoen lagun eta senideak. Parte hartu gura dutenek www.herrikrosa.eus helbidean eman dezakete izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak