Hango eta hemengo musika eskolak bikain uztartu dira Emusik egitasmoaren barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 7a, 12:02

Emusik egitsmoaren barruan, Alemania, Suitza, Hungaria, Eslovakia eta Espainiako hainbat musika eskoletako gaztetxoak etorri dira asteburuan Debagoienera eta bat egin dute musika egiteko. Oñatiko emanaldiak Santa Anan egin zituzten atzo iluntzean, euri tantengatik.

Egubakoitzean kontzertuak egin zituzten Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. Alemaniako, Suitzaki, Letoniako, Albaceteko eta Kataluniako musika eskoletako ordezkariak egon ziren. Azken horiek, Arrasateko Monterronen egin zuten bat Arrasate Musikaleko kideekin. Sant Feliuo eta Banyoleseko orkestra gazteek eta big band taldeek emanaldi ederrak egin zituzten. Baita, Arrasate Musikaleko banda gazteak ere.

Eslovakiarrak eta hungariarrak, Bergaran

Zapatuan beste hainbat musika eskolen txanda izan zen. Oñatin, Aretxabaletan, Aramaion, Arrasaten eta Bergaran egin zituzten kontzertuan. Azken horretan, Hungariako gitarrista talde batek eta Eslovakiako bandak eta abesbatzak parte hartu zuten. Gitarren doinu lasaien ostean, Sabinov musika eskolako kideek doinu eta ahots ederrez bete zuen San Martin plaza. Doinu ezagunak interpretatu zituzten; besteak beste, La Mision pelikulako soinu banda.

Europako ereserkia

Emusik jaialdian parte hartu duten 8.500 musikariek modu berean hasi eta bukatu dituzte herririk herri egindako emanaldia. Europako ereserkiaren hasi eta Musikatu bizitza kantuarekin bukatu.

Erlazionatuak

Emusik Aramaion

Imanol Soriano 2016 mai 07 Aramaio

Emusik Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2016 mai 07 Oñati

Emusik Aretxabaletan

Txomin Madina Milikua 2016 mai 07 Aretxabaleta

Emusik Eskoriatzan

Oihana Elorza Gorostiza 2016 mai 08 Eskoriatza

Emusik Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2016 mai 08 Bergara

Emusik Arrasaten

Oihana Elorza Gorostiza 2016 mai 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak