Arimen gauerako kalabaza hustuketa egin dute Elgetan

Imanol Beloki 2016ko urr. 28a, 15:02

Arimen Gauerako prestaketa lanak egiten izan ziren herriko haurrak herri eskolako ganbaran. Bertan, 16 kalabaza inguru hustu zituzten, gaur gauean herria apaintzeko.

Horrez gain, Arimen Gauean herritik zehar Lehen Hezkuntzako  seigarren mailako gaztetxoek antzerkia egingo dute, aspaldiko kondaira antzeztuz.

Elgetan arimen gaua hala ospatzearen arrazoia izan da Halloween festa alde batera uztea, eta ohitura propioa sortzea.

Antzerkiaz gain, herrian zehar sorpresa asko izango direla ere adierazi dute antolatzaileek, eta herriko gaztetxoak oso ondo pasatuko dutela, hala ere, beldurra pasako dute eta herritarrei beldurtzen ere saiatuko dira herriko gaztetxoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak