Hamaka eta fruta irabiatuak, domekan, Elgetako plazan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko eka. 17a, 09:00
Chill banana ekimenerako ipiniko duten hamaka mota.

Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko ikasle talde baten eskutik dator proposamena. Uda giroari ongietorria emateko hamakak eta fruta irabiatuak ipiniko dituzte elgetarren eskura domekan, 10:00etatik 14:00etara.

Ekimenak Chill Banana du izena eta urtean zehar garatu behar dituzten hainbat proiektuetako bat da ikasle talde batendako. "Herriko plazan ekitaldi bat antolatu nahi dugu uda giroa aprobetxatzeko. Bertan, hamaka tankerako puzgarri batzuk jarriko ditugu herritarrak lasai eta erlaxatuta egon daitezen. Puzgarriekin batera herriko frutak eta horiekin egindako irabiatuak eskainiko ditugu. Horrela, herritarrak lasai eta erlaxatuta egoteaz aparte bertako fruta dendak saltzen dituzten frutekin gozatzeko aukera izango dute".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak