Erabakitze eskubidearen aldeko argazki erraldoia atera dute Eskoriatzan

Arantzazu Ezkibel 2016ko mai. 10a, 08:09

Elosun bakarrik ez, Eskoriatzan eta Arrasaten ere egin dute erabakitze eskubidearen aldeko aldarria asteburuan. Eskoriatzan, 728 sinadura batu dituztela irudikatu zuten plazan, familia-argazki erraldoiarekin.

Arrasaten, aldiz, Giokelarekin batera, saiheski pintxoak banatu zituzten, Ardoarekin edo sagardoarekin lagunduta, eta Gure Esku Dago kantua entzuten zuten bitartean egin zuten jaia. Etzi, eguaztena, lokala zabalduko du Erain Debagoienak Arrasateko Zuloaga kaleko 4. zenbakian posta bidez botoa eman gura dutenendako. Karta-azalak, bozka paperak eta aurretiaz bozkatu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia egongo da han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak