Eroski Centerren eta DYAn ere bilduko da errefuxiatuentzat materiala

Karkara 2016ko mai. 6a, 15:28

Ostiral arratsaldetik hasi eta larunbat arte, Eroski Center eta DIA supermerkatuetan errefuxiatuentzat materiala bilduko da. 

Bilketa ostiral arratsaldean hasiko da, nola dian, hala Eroski Centerren. Eroskin, larunbat goizean eta arratsaldean ere bilduko da materiala, eta DIAn larunbat goizean jasoko da, arratsaldean itxita izaten baita denda.

Orain arte bildutako material berbera izango da supermerkatuetan bilduko dena: pardelak, konpresak, janari-latak, arroza, lekaleak, pasta, haurrentzako janaria, higiene-produktuak, eguzkitako krema...

Material bilketan laguntzeko txandak oraindik osatu gabe daude. DIAn larunbat goizeko txanda, 9:00etatik 11:30era jendea behar da eta Eroskin larunbat arratsaldean ere bai. Lagundu nahi dutenek honako telefonora deitu besterik ez dute: 696 055 922 –Bakarne–.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!