Aulki mugikorrean, oriotarrak garaile

Karkara 2016ko mai. 9a, 13:15

Kantabrian, Santoñan, jokatu zen II. Proboca Txapelketa. Taldekako txapelketa zen eta oriotarrek irabazi zuten.

Larunbatean Kantabriara egin zuten bidaia oriotarrek. Goizeko 11:00etan, Proboca bandera zegoen jokoan. Taldekako proba da Proboca, sailkapen orokorrean puntu gehien lortzen dituen taldeak irabazten duena. 

Zortzi elkartek hartu zuten parte, hasi harrobiko lehen kimuetatik eta jubenilak bitarte. Ur kirolak, Arkote, Getxo eta Orio ziren parte hartzaile horietatik euskaldunak; Kantabriakoak, berriz, San Vicente de la Barquera, Colindres, Camargo eta Santoña, beste lau.

Oriotarrek 23 ontzi eta 70 arraunlari aurkeztu zituen larunbateko txapelketara. Guztira 24 estropada jokatu ziren eta horietatik 10 irabazi zituen Oriok. Honela, sailkapen orokorrean puntu gehien lortu zituen taldea izan zen Orio. Atzetik Santoña eta Getxo sailkatu ziren.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!