Seigarren Gorlako igoeran

Karkara 2016ko mai. 9a, 11:23
Argazkia: Eneko Galarraga

Gorlako XXV. Igoera izan zen larunbatean. Gorka Eizmendik laugarren egin zuen R mailako Pv5 kategorian.

Ohi bezala, hiru zati izan zituen Gorlako –Bergarako– igoerak. Lehenik eta behin entrenamenduak egin zituzten, 15:00etan. Berotzeko igoera hori egin eta ordu bete eta erdira, lehen igoera egin zuten eta 18:00etan bigarren igoera.

Eizmendik hiru minutu behar izan zituen ibilbidea egiteko, irabazleak baino zazpi segundo gehiago. Irabazlea Euskadi Racing taldeko Iñigo Olabegogeaskoetxea da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!