jueves, 4 de junio de 2009

Alkandora zuria

Argentinan ez dago Euskal Herrian adina pertsonaje mitologiko, Argentina Euskal Herria baino berriagoa delako, uste dut.
Nahiz eta oso pertsonaje mitologiko gutxi ezagutu, batzuen batzuk aipatu ditzaket. Adibidez:
FUTREA: Gizona zen, goi-mendietan bizi zen eta mendi zaintzailea zen. Gauean agertu zen pertsona bati bakarrik zegoenean. Ez dut ezagutu istorio osoa.
Baina nik mezu honetan familiako pertsonaia irreal bati buruz idatziko dut.

“ALKANDORA ZURIA”


Txikitan, amonaren etxe ondoko lugorri batean, nire neba-arrebak eta gure lehengusu-lehengusinak eta ni, beti jolasten ginen.
Astero larunbat arratsaldean, egur eta kartoizko txabola bat eraikitzen genuen.
Hori asko gustatzen zitzaigun. Baina, behin batean, eguzkia ezkutatu zenean, seskadi batean, alkandora zuri bat mugitu zela ikusi genuen. Alkandora mugitu egiten zen, baina ez genuen inor ikusi.
Denok lasterka joan ginen amonaren etxeraino eta oihuka sartu ginen.
Gure arbasoekin joan ginenean lugorrira……… Aizu!!! Gure txabola hondatuta zegoen, baina …….alkandora zuria ezin genuen aurkitu.
Horrela, larunbata joan larunbata etorri, gure txabola berriro eraiki genuen, baina…. bukatuta zegoenean, biharmunean beti hondatuta agertze zen.
Egin zuena, alkandora zuria zela, pentsatzen genuen.
Azkenean, nahiko denbora pasa zen, nork egiten zuen hori, konturatu ginen arte.
Oso osaba barregarria zen, baina guretzat oso gaiztoa ere bai.

No hay comentarios: