lunes, 29 de junio de 2009

Nolakoak gara txiletarrok?


Nola ikusten gaituzten atzerritarrek gehienetan obsesio nazionala dela ematen du. “Eta ikusiko duzu / nola maite duten Txilen / adiskidea atzerritarra denean” esaten du abesti tradizionalak. Normalean, oso abegitsuak garela pentsatzea gustatzen zaigu txiletarroi. Ba hori herri txikietan edo Santiagotik kanpo izango da, Santiagon jendea ez baita hain irekia eta adiskidetsua. Adiskide ingeles batek pentsatzen du gu langileak eta serioak garela: kobreaz aparte, ez dugu baliabide natural handirik, eta guk dugun guztia gure lanaren fruitua da. Aldi berean, entzun dut exekutibo txiletarrak trebeak, baina harroputzak direla pentsatzen dutela Hego Amerikako beste herrialdetan.

Nolanahi ere, egia da gure herria eta gu, txiletarrok, oso ezezagunak garela, europarrentzat, esate baterako.
Nik uste dut kalekumeak, hirikoak, hotzagoak direla, beste herrietan bezala.
Hotzagoak eta harroputzak. Hegoaldekoak, berriz, beroenak eta abegitsuenak dira, beharbada, eguraldia hain ona ez delako. Txile betidanik bizitzeko leku gogorra izan da. Hemengo indigenek, Maputxeek, behin eta berriro suntsitu zituzten herriak eta hiriak. Lurrikarek ere askotan txikitu dituzte hiriak. Gure herria askotan berreraiki behar izan dugunez, solidarioak gara eta erakusten dugu une zailak izaten ditugun bakoitzean.

No hay comentarios: