'Singular dendak' proiektua aurkeztu dute

Miren Arregi Amasorrain 2017ko uzt. 20a, 12:53

Astean aurkeztu dute Oñatin, Gipuzkoako Merkatari Elkarteak 2014an sortu zuen Singular dendak proposamena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen duen programa bat izanik, 2014-2015eko proba pilotuaren ondotik, programa lurraldeko komertziotara zabaltzen ari dira. Arrasaten egin zuten joan den astean aurkezpena, eta astean egin dute Oñatikoa. Hala, aurten garatuko da Oñatin proposamena. Programak alderdi desberdinak sustatzen ditu: pertsonak, saltokiak, produktuak eta komunikazioa. Lau faktore horiek ondo kudeatuta, saltokiari balorea gehitu ahal zaiola diote bultzatzaileek.

Programaren metodologian hainbat pausu jarraitu behar dira. Lehendabizi, saltokiak programan parte hartuko duela onartu behar du eta ondoren, saltokiaren beraren diagnosiari ekingo zaio. Horretarako ikusezin bezeroa erabiliko da, hau da, bezero batek saltokian produktu bat erosi edota itzuli egingo du. Salmenta horretan jaso duen arreta, dendaren txukuntasuna, denda eta dendariaren arteko koherentzia eta abarrekoak baloratuko ditu bezero horrek. Balorazio horretatik saltokiaren alde positiboak eta hobetu beharrekoak azalduko dira eta, ondoren, hobetzeko akzio planari ekingo zaio.

Plan honek bi zati ditu: batetik, beste saltokien arduradunekin aholku zein gomendioak jasotzeko elkartuko dira (24-26 orduz hainbat astetan), eta bestetik, saltoki bakoitzak bost orduko aholkularitza izango du. Behin fase guztiak pasatuta, saltokiak Singular Dendak bezala kontsideratu ahal izan dira. Honetaz guztiaz Gipuzkoako Merkataritza Federazioa arduratuko da.

Oñatiko udalak egitasmoa babestea erabaki du eta parte hartzen duen komertzio bakoitzeko 400 euro inguruko diru laguntza izango du. Arrasateko udalak ere programa babestea erabaki du. Hala, 2017-2018 ikasturtean, bi herri horietan garatuko da programa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak