Lizargarate eguna abuztuaren 27an ospatuko da

Xabi Gorostidi 2017ko abu. 12a, 11:13

Trikitia elkarteak jai egun borobila antolatu du, beste behin. Hamaiketakoa, bola-jokoa, herri kirolak eta irrintzi txapelketa izango dira jaietako osagaiak, trikitiaren presentzia nabariarekin, noski. Bazkarirako txartelak abuztuaren 17an jarriko dira Arrano Tabernan salgai, 22 euroren truke, eta lizargarateelkartea@gmail.com helbidean ere egin daitezke erreserbak, hilaren 20ra arte.

Egitaraua

  • 11:00etan: Hamaiketakoa
  • 12:00etan: Herri kirolak
  • Ostean: Bola-joku txapelketa
  • 14:00etan: Bazkaria
  • Bazkal ostean: Irrintzi txapelketa eta erromeria LAJA eta LUTXURDIOren eskutik
  • Iluntzean: Afari-merienda
  • Ostean: Erromeriak jarraituko du

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak