Ghibli estudioen omenean ohiko animazioa eta 3D-a uztartzen dituen bideo zoragarria


Ghibli estudioek 30 urte betetzen dituzten honetan dono deituriko egileak bideo zoragarriki maitagarria egin du 3D-a eta ohiko animazioa uztartuz. Mononoke, Totoro, Kiki, Sherlock Holmes, Ponyo, Txihiro eta beste hainbat pertsonai agertzen dira bertan eta egia errango badizuet ni maiteminduta utzi nau guztiz.


Beraz badakizue, sakatu play, jarri pantaila osoan, musika topera ta gozaaaaaatzera:




Iturria: Generación Ghibli blog zoragarria, twitter kontua ere baduena, hau ere zoragarria (ño, moñas jarri naiz!)

Comments

Popular Posts